Borondatezko ordainaldia 2021eko ekainaren 5ean amaitzen da.

ORDAINKETA EGITEKO ERAK: 

 1.- HAZ-eko bulegoan ordaintzeko gutuna jaso ahal da (aurretiazko zita eskatuta 639 580 023 telefono zenbakian), gero Kutxabank, Laboral Kutxa, La Caixa edo Banco Santander-eko bulegoetan ordaintzeko. 

 HAZ-en jendaurreko arretarako ordutegia. 

  • Astelehenetik ostegunera: 08:00 -14:00 eta 15:00 - 19:00 
  • Ostiraletan: 08:00 - 14:00 

 2.- Kutxabank-eko abisua jaso dutenek, Kutxabank, Laboral Kutxa, La Caixa edo Banco Santander-eko bulegoetara zuzenean joan daitezke ordainketa egiteko. 

 3.- On-line, Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidea erabiliz. Joan https://www.euskadi.eus helbidera eta aukeratu "Nire ordainketa on-line". 

 4.- Ordainketa helbideratuta dutenei, 2021eko maiatzaren 8an egingo zaie kargua haiek emandako kontu korrontean. 

Jakin beharra dago, nahiz eta oharra ez jaso, ordaintzeko betebeharra mantentzen dela. 

Borondatezko ordainketa epea amaitu eta gero, premiamenduzko prozedura hasiko da, errekarguak, berandutza- korrituak eta kostuak ere eskatuko direlarik. 

 Dena dela, ordainketa-agiriak helbideratzea eskatzen dizuegu, inolako arazorik egon ez daiten.

 

Azken eguneratzearen data:  2021eko apirilaren 21a, 09:55

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus