Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak Esleipen Lehiaketa abiatu du Durangaldeko Landa Lurren Katalogazioa burutzeko.

Gainera, esleipen honen bitartez Urkiola LGAk berea izango duen informazio geografikoa eta korporatiboa kudeatzeko sistema aukeratua izango da eta martxan jarriko da.

Esleipenerako proiektuak aurkezteko epea 2019ko irailaren 13an, eguerdiko 14:00etan amaituko da.

Proiektuak aurkezteko tokia Urkiola Landa Garapenerako Alkartearen egoitza izango da, Berrizko Margarita Maturana, 7. kalean.

Zalantzak argitzeko kontaktua: urkiola@urkiola.org

Esleipenari buruzko dokumentazioa lotura honetan lortuko duzue: Esleipen dokumentazioa

 

Azken eguneratzearen data:  2019eko abuztuak 06, 09:20

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus