Oktogonoan, Landako sotoan eta Txoritokian elkartuko dira herriko elkarteak.

Durangoko Udalak hainbat udal-espazio berritu ditu, Pinondo Etxean lan egiten zuten elkarteak birkokatzeko helburuarekin. Modu horretan, Pinondo Etxean 2009an antzemandako egiturazko arriskuengatik espazio hori utzi behar izan zuten tokiko elkarte eta eragileei irtenbide bat eman die. Dagoeneko amaitu dituzte 'Txoritoki'ko (Udal Euskaltegiko azken solairua), Oktogonoko eta Landakoko sotoetako lanak, eta, hori dela eta, elkarteak denbora laburrean espazioak erabiltzen hasi ahal izatea aurreikusi dute udal arduradunek.

Udal espazio publikoen eskasia ikusita,elkarteen kokapen berriak "lan handia" suposatu die udal arduradunei,"Ia karta-gaztelu bat bezala izan baita, oreka mantentzen saiatuz, espazioeskaintza eskasa eta elkarte bakoitzaren behar espezifikoen aurrean".

Intxaurrondoko Oktogonoan, orain arteBehargintzako ikastaroak ematen ziren lekuan, JAED, Berbaro eta ZeramikaElkartea egongo dira, besteak beste. Intxaurrondoko gune horretan ere DAZ etaDurangoko Pasioa joango dira kokatuta.

Landako sotoei dagokienez, lanek denboragehiago behar izan dute; izan ere, COVID-19aren aurkako protokoloek adieraztendutenez, aireztapen-sistema aldatu behar izan da eta Kontingentzia Plan bat ereidatzi behar izan da. Azkenik, Txoritokian Stop Accidentes, Durango 1936 etaAlkoholiko Anonimoak izango dira, besteak beste.

Lanek 67.774 euroko inbertsioa izan dute.'Oktogono'an zeramika elkarteko iturgintza, labea eta altzari guztiak instalatubehar izan dituzte, irisgarritasuna eta instalazio elektrikoa errazteaz gain.Azkenik, WiFi-a instalatu da eraikin osoan. 'Txoritoki'n, aldiz, zoru guztiaaldatu da, egoera txarrean baitzegoen. Gainera, itoginak konpondu eta leihoberriak jarri dituzte. Azkenik, Landako sotoetan aireztapena hobetu daaireztapen-hodi berriak gehitu dira. Gainera, leihoak aldatu egingo dira irekiahal izateko, gaur egungoak finkoak baitira.

"PinondoEtxearen benetako egoera txarra ezagutu genuenean, elkarteekin harremanetanjarri ginen hainbat espazio egokitzeko lanean hasiko ginela adierazteko. Orain,buruhauste askoren ondoren, ia elkarte guztiak birkokatzea lortu dugula esandezakegu", azaldu dute Udaleko arduradunek.

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko azaroaren 26a, 18:42

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus