Durangoko Udalak goi mailako kirolariei bideratutako diru-laguntza berria aurkeztu du lehen aldiz. Orain arte, Udalak kirol arlora bideratutako diru-laguntza lerro ezberdinak izan ditu, baina guztiak kirol elkarteei bideratu izan dira. Laguntza berri hauei esker, modu indibdualean elitean lehiatzen diren kirolariei ere sustengu bat eskainiko die Udalak. "Askotan diru laguntza horietatik kanpo geratzen dira modu indibidualean lehiatzen diren kirolariak eta nazioarte mailako lehiaketetara doazenak, horrek dakarren gastuarekin. Gainera, Durangoren izena ere zabaltzen dute lehiaketa horietan", adierazi du Julian Rios alkateorde eta Kirol arloko arduradunak. 9.000 euroko aurrekontua izango du laguntza honek, eta abenduaren 9ra arteko epea egongo da izena emateko. Kirolari bakoitzak, gehienez ere, 1.000 euro jasoko ditu, eta federazio gastuak, nazio edo nazioarteko lehiaketen izen-emateak, joan-etorriak, materiala eta osasun azterketak zein fisioterapia gastuak kubritzeko balioko dute. Onuradun izateko, betekizun hauek bete beharko dituzte kirolariak: Informazio gehiagorako: https://labur.eus/dirulaguntzak_durango
o Espainiako txapeldun edo txapeldunorde izatea 2019 edo 2020an edo lehenengoa izatea nazio mailako ranking-ean.
o Europako 12 lehenengoen artean geratu izana 2019 edo 2020an.
o Munduko txapelketan lehenengo 15en artean geratu izana 2019 edo 2020an.