Durangok hazkunde handia izan zuen joan den mendean: 9.000 biztanle zituen 1950ean, eta 27.000 baino gehiago 1979an.

DurangokoUdalak joan den mendeko barne migrazioak aztertzeko beka kaleratu du berrizere, "gai honek Durangoren historian izan duen pisuagatik eta belaunaldiberrientzako izango duen garrantziagatik". Izan ere, industria-iraultzakaldaketa ekarri zuen Euskadiko migrazio-joeretan, eta, 1850tik aurrera,industria-garapenak eta hazkunde ekonomikoak, batez ere, Gipuzkoatik etaBizkaitik erakarritako kanpoko biztanleak erakartzeko gunea izan zen. Durango,inguruko beste herri batzuk bezala, aldaketa demografiko, kultural, politikoeta soziala ekarri zuen migrazio-fluxu horren adibide izan zen.

Joanden mendeko aldaketa horiek aztertzeko, Durangoko Udalak ikus-entzunezkoikerketa beka deialdi berri bat aurkeztu du. Beka horrek 12.000 euro izangoditu, eta gehienez 9 hilabeteko epea izango du ikus-entzunezko eduki bat sortzeko.Deialdi honetarako aurreko baldintzak malgutu dira. Esaterako, Kazetzaritzakoedo Ikus-entzunezko Komunikazioko gradua edo lizentziatura eduki beharko dueskatzaileak, azken 10 urteetan ateratakoa, edo karrerako azken ikasturteanegotea. Izen emateko epea azaroaren 15ean bukatuko da.

Joan den mendean, Durangok biztanleria-hazkunde handiaizan zuen, 1950ean 9.000 biztanle izatetik 1979an 27.000 baino gehiago izateraigaro baitzen. Hazkundehori Galizia, Extremadura, Gaztela eta Leon eta Andaluziatik etorritakomigrazio-fluxuen ondorioz gertatu zen, batez ere. Migrazio-fluxu horrekadierazpen ugari izan zituen tokiko eremuan, eta eragina izan zuen Durangokobiztanleriaren gaztetzean, jaiotza-tasaren igoeran, biztanleria aktiboarenhazkundean, udalerriaren suspertze ekonomikoan edo kultura-adierazpen berrienagerpenean.

JuananBueno eta Patxi Lakuntza zinegotzien esanetan, "beka honen emaitzabizikidetza hobetzeko urrats berri bat izatea nahi dugu. Udaletik begiradaaltxatu eta garai hartako azterketa zabalago eta sakonago bat egin nahi dugu,norbanakoen esperientzetatik hasi eta ikuspegi orokorrago bat landuz".

EskatzaileekHerritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo Administrazio publikoetakoerregistro-lekuetanaurkeztu ahal izango dute eskabidea eta horrekin batera doan dokumentazioa.Horretarako, hitzordua eskatu beharko dute 639 58 00 23 telefono zenbakiradeituta edota Administraziopublikoetako erregistro-lekuetan, 39/2015 Legearen 16.4. artikuluakzehaztutakoetan (urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio PublikoenAdministrazio Prozedura Erkidearena).

"Gureustez, ikerketa-beka hau lotura berria izan daiteke Durangora iritsi ziren etaherri honetan bizi garen komunitateentzat. Gatozen lekutik gatozela, denok garaDurango", gaineratu dute Lakuntzak eta Buenok.

Informazio gehiagorako: https://labur.eus/wdp6F

 

Azken eguneratzearen data:  2021eko urriaren 21a, 15:18

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus